Joan den ostegunean, Kirol Federatuaren saria (Gala Afedegi 2024) eman zitzaion Irene Sarrionandiari. Irene, Gipuzkoako emakume mendizalea da, Alpeetan Cervinora igotakoa; baita Atlasean Toubcalera, Andeetan Aconcaguara, Ojos de Saladora, Pisis eta Huescaránera. Mendiko lehiaketa ezberdinetan ere hartu izan du parte; hala nola, Camile Extremeko 17 ediziotan eta Zegama Aizkorriko 11 ediziotan. Guztiz eredu eta erreferente garbia dugu Gipuzkoako mendi arloan Irene.


0 Comments