Mendiko eski ikastaroa

EGUNAK: Urtarrilaren 24a eta 25a
LEKUA: Belagua - Arette

HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.
• Trebakuntza. Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Arintasunez pista gorritik jaisteko ahalmena.

IKASTAROAREN EDUKIAK:
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
• Jaisteko teknikak.
• Irristaketa teknika larruekin eta larrurik gabe, lautadan.
• Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.
• Transizioak egiteko teknika. Igotzen egotetik, jetsierara pasatzea eta alderantziz.
• Ibilbidearen aukeraketa.
• Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).

IKASLEEN KOPURUA:
• Gutxienez 12
• Gehienez 18

RATIOAK:
• Irakasle bat 6 ikasleko

PREZIOA:
• Federatua: 231 € / Ez federatua: 263 €
• Ikasleak: Federatua 185 € / Ez federatua 210 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 120 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ESKI2026

Prezioan sartu da:
• Aterpetxea pentsio erdian. Bakoitzak bere kabuz, furgonetan edo kotxean lo egiteko aukera izango du, preziotik aterpearen zatia deskontatuz; honako kopuru hau: 46 €
• 1 eguneko forfaita eski estaziorako 42,50 €
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: ARVA, pala, sokak, etab.
• Ikastaroan parte hartu izanaren agiria.

Prezioan EZ daude:
• Joan-etorriak.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Zeharkaldietarako eskiak, bastoiak, foka larruak, ez labaintzeko kutxilak eta mendiko eski botak.
• Arva, pala, sonda eta kaskoa.
• Pioleta eta oinetakoetara egokituriko kranpoiak.
• Lo zakua edo izara zakua (badaude mantak), motxila.
• Berokiak, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak, larruazala eta ezpainak babesteko krema, kantinplora.
• Norberari aproposa iruditzen zaiona jarduera honetarako.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arva, pala eta sonda.
• Kaskoa.
• Pioleta eta kranpoiak.

AUKERAKO MATERIALA:
• Bi segurtasun mosketoi, zinta laua, etab.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: Pirinioak eta eskiko estaldura eduki beharko dute federatu txartelean. Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Aitzol Doyharzabal
TELEFONOA: 610 793 473

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Aterpea

Aterpearekin, Aterperik gabe

Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.