EGUNAK: Martxoak 7 eta 8
LEKUA: Lintza
HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu elurtutako ingurunean autonomiaz eta segurtasunez 40-45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko. Soka, pioleta eta kranpoien oinarrizko erabilera glaziareko enkordamendurik gabe.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Egoera físiko onargarria eta udako goi mendiaren ezagutza.
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea.
• Adin nagusikoa edo adingabe baimendua.
IKASTAROAREN EDUKIAK:
• Ingurunea eta bere arriskuak (elurjauzien arrisku eskala, meteorologia, ekaitza, tximista, haizea, etab.).
• Materiala (janzkera, bibakeko materiala, behin-behineko bi arnes motak, segurtasuneko mosketoiak, ‘randone’ soka).
• Piolet eta kranpoien oinarrizko erabilera (piolet eta kranpoi motak, antibutak, dragonerak).
• Progresio teknikak (progresioa elurretan: tresnarik gabe, pioletarekin, piolet eta kranpoiekin; aldapa errazak, erdi mailakoak eta gogorrak, elur gogorrean, izotzean, joatearen norabidea eta norabide aldaketa, autosegurua elurrean).
• Jeitsiera teknikak (elurretan jaitsiera: pauso hondoratua, labainketa, atzerazko jeitsiera, izotzean).
• Eroriz gero nola gelditu (tresneriarekin eta gabe, elur gogorrean, izotzean, dragonerarekin eta gabe).
IKASLEEN KOPURUA:
• Hastapena: gehienez 12 / gutxienez 8
RATIOAK:
• Hastapena: irakasle bat 4 - 6 ikasleko.
PREZIOAK:
• Hastapena: Federatua: 235 € / Ez federatua: 268 €
• Ikasleak: Hastapena: Federatua 188 € / Ez federatua: 214 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: Hastapena: 123 €.
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ALPI2026
Prezioan sartuta dago:
• Ostatua edo aterpetxea, mantenu erdian. Bakoitzak bere kabuz furgonetan edo kotxean lo egiteko aukera dauka, preziotik aterpeko zatia deskontatuz, 54 €.
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin.
• Ikastaroko parte-hartze agiria.
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: ARVA, pioleta, kranpoiak, etab.
Prezioan EZ daude:
Bidaiak, ibilgailu partikularretan egingo dira. Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
NORBANAKOAREN MATERIALA:
Neguko bota egokiak, elurretan buztiko ez direnak eta gogorrak. Kaskoa.
Pioleta eta oinetakoetara egokituriko kranpoiak. Lo-zakua.
Berokiak, xirak, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak, eguzki krema, buruko argia. Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
Motxila, kantinplora.
Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona.
BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
Kaskoa
Pioleta
Kranpoiak
AUKERAKO MATERIALA:
Segurtaaunezko mosketoiak, bagak,…
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
OHAR GARRANTZITSUAK:
Federatutakoek: federatu txartelean estatuko estaldura izatea nahikoa da.
Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan asteburuko asegurua dago.
Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu arduraz jokatzen.
GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean eskatu beharko du.
Itzulketen politika.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Iker Artola
TELEFONOA: 666 027 499
Informazio gehigarria
| Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
|---|---|
| Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak |
| Aterpea | Aterpearekin, Aterperik gabe |

