GIPUZKOAKO FEDERAZIOAREN XXXVI. ESKI ZEHARKALDIA. 2026

LEKUA: CANDANCHU-LIZARA-CANDANCHU.
EGUNAK: 2026ko martxoak 28-29

⮚ NORENTZAT: Gipuzkoako Mendizale Federazioaren 2026ko eski zeharkaldia eskiatzaile-alpinistentzat dago diseinatua.

Ibilaldi neurtu baten antzekoa da zeharkaldi hau, eta eskiatzeari nahiz egoera fisikoari dagokionez maila beretsuko kideekin batera irtengo dira partaideak; talde bakoitzak Gipuzkoako Goi Mendi Eskolako teknikari batzuen laguntza izango du.

⮚ PARTAIDEEN KOPURUA: Gehienez: 30 eta gutxienez: 15

EGITARAUA ETA IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

Martxoak 28, larunbata
-. 10:00.- Candanchu-ko aparkalekuan.
-. 10:30.- Irteera
Candanchu-tik, Sarrioen bailarara, Bernedako portua eta Lizarako aterperaino; han igaroko dugu gaua. Baldintzen arabera bestelako ekintzak egin ditzakegu egun horretan.

Martxoak 29, igandea
-. 06.30.- Gosaria
-. 08:00.- Irteera
Aterpetik Candanchura itzuliko gara Bozoko lepotik, Aspeko lepora eta bertatik Tucako pistak jarraituz.
-.14:00 – 15:30. Partaideak hasierako aparkalekura iritsiko dira
-. 16:00. Opari banaketa eta agurra.

IZEN-EMATEKO KUOTAK

Inskripzioa: 100 € Federatuak / 120 € Ez Federatuak

Prezioaren barne daude:
-. Ibilaldian parte hartzeko eskubidea.
-. Mendiko material teknikoaren (Arva, pala, sonda, pioleta, kranpoiak, kaskoa) mailegua.
-. Ostatua eta pentsio erdia (afaria eta gosaria) aterpean.

Prezioaren barne EZ daude:
- Joan-etorriak.
- Zeharkaldiko otorduak.

NORBERAK NAHITAEZ ERAMAN BEHARREKOA
- Zeharkaldietarako eskiak, bastoiak, foka larruak eta ez labaintzeko kutxillak.
- A.R.V.A., sonda eta pala.
- Kaskoa, pioleta eta botei egokitutako kranpoiak.
- Berokia, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak.
- Motxila, kantinplora, buruko linterna.
- Ibilaldian zehar mokadua egiteko jan-edanak.
- Izara-sakua edo lo sakua

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: federatu txartelean estatuko estaldura izatea nahikoa da.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan asteburuko asegurua dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitaraua aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu arduraz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen-emateko orria betetzean eskatu beharko du.
Itzulketen politika.

ZEHARKALDIAREN ZUZENDARIA: Mikel Martiarena
TELEFONOA: 630 339 381

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua

Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.