GLAZIARE EREMUKO IKASTAROA

EGUNAK: Apirilaren 18a eta 19a
LEKUA: Belagua

HELBURU OROKORRA:
• Glaziare eremu batean autonomiaz eta segurtasunez ibiltzeko ezagutza teoriko praktikoak eskuratzea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Eskalada eta Alpinismoko ezagutzak edukitzea. Pioleta eta kranpoiekin trebetasuna izatea.
• Baleko gaitasun fisikoa izatea.
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea.
• Adinekoa edo adingabea baimenarekin.

IKASTAROAREN EDUKIAK :
• Materiala eta tresneria (gainbegirada tresneriari eta material berrien bilakaera: autoblokeatzaileak, poleak, kordinoak, mosketoiak, sokak,…).
• Glaziare eremuko arriskuak ezagutzea, ondoren aurrikusi ahal izateko (arrakalak, errimaiak, elurrezko zubiak, tenperaturaren eragina eta mendiaren morfologiaren eragina…).
• Progresio teknikak, glaziare eremu bat zeharkatzeko enkordamendu motak.
• Arrakala batean erori ezkero jarraitu beharreko segurtasun protokoloa.
• Bai norbera eta baita sokakidea arrakalatik ateratzeko erreskate teknikak.

MAILA: Hastapena

IKASLEEN KOPURUA:
• Gehienez 12 / Gutxienez 8

RATIOA:
• Irakasle bat 4-6 ikasleko.

PREZIOA:
• Federatua: 204 € / Ez federatua: 233 €
• Ikasleak: Federatua 163 € / Ez federatua: 186 €
• EMFn federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartekoak: 98 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: GLACIAR2026

Prezioan sartu da:
• Ostatua edo aterpetxea, mantenu erdian. Bakoitzak bere kabuz, furgonetan edo kotxean lo egiteko aukera dauka, preziotik aterpeko zatia deskontatuz, honako kopuru hau: 46 €.
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin.
• Ikastaroan parte-hartze agiria.
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: arnesa, pioleta, kranpoiak, etab.

Prezioan EZ daude:
• Joan-etorriak.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa eta kaskoa.
• Neguko botak, pioleta eta oinetakoetara egokitutako kranpoiak.
• Berokia, xira, eguzkitarako betaurrekoak, txanoa, eskularruak, eguzkirako krema.
• Motxila, lo-zakua, buruko argia eta kantinplora.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
• Norberari jarduerarako egokia iruditzen zaiona.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa eta kaskoa.
• Pioleta eta kranpoiak.

AUKERAKO MATERIALA:
• Ikasle bakoitzak normalean erabiltzen duen material teknikoa eramatea komenigarria da: segurtasun mosketoiak, bagak, kordinoak, soka, etab.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: federatu txartelean estatuko estaldura izatea nahikoa da.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Iosu Merino
TELEFONOA: 607 645 834

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Aterpea

Aterpearekin, Aterperik gabe

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.