Abenduaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, Raquel Garcia mendizalearen eta espedizionistaren bi dokumental ikusteko aukera izango dugu Donostiako Kirol Etxean.
Raquel Garciak, bere ibilbidean zehar, hainbat lekutara egin ditu espefizioak (Iranera, Nepalera, Perura…) eta esperientzia horiek abiapuntu izan dira abentura, natura, kultura eta ikuspegi soziala uztartzen dituzten dokumentalak eta hitzaldiak sortzeko.
Raquelen bi dokumental ikusteko aukera izango dugu: lehenengo, 5 caminos, un mismo eco: Voces de mujer (30 min) dokumentala eskainiko da, eta, ondoren, Damavand (Irán) (42 min). Bi proiekzioen artean atsedenaldi labur bat egingo da.
Ikus-entzunezkoen ondoren, Raquel Garciaren eskutik, solasaldia eta galdera-erantzunetarako tartea izango dugu. Bere bizipenak, espedizioak eta mendiarekin izandako esperientziak partekatuko ditugu, baita dokumentaletan jorratutako gaien inguruan hausnartu ere.
Gonbidatuta zaudete!





0 Comments