Azaroaren 15ean, Egurrewall antolatuta, 2026ko Eskolarteko Boulder Ligaxkako 3. proba ospatu zen Alegiko Egurrewall Rokodromoan.
Parte-hartzaileek eskaladako egun bikaina izan zuten, non euren trebetasun eta teknikak gainerako lehiakideekin neurtu ahal izan zituzten. Jai giroan, parte-hartzaile guztiek kamiseta bana eraman zuten. Gipuzkoako hainbat herritako 112 parte-hartzaile lehiatu ziren eta sexuka sailkapen desberdinak egon ziren. Neskak eta mutilak ahalik eta gehien ahalegindu ziren, eta une oro adiskidetasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi.
Azaroaren 29an laugarren proba ospatuko da Donostian (Factory Boulder) eta gonbidatuta zaudete, bai Alegian parte hartu zenutenak eta baita bertaratu ezin izan zinetenak ere.
























0 Comments