Otsailaren 23an, Debagoieneko Eskalatzaileak antolatuta, 2025eko Eskolarteko Boulder Ligaxkako 1go proba ospatu zen Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian.
Parte-hartzaileek eskaladako egun bikaina izan zuten, non euren trebetasun eta teknikak gainerako lehiakideekin neurtu ahal izan zituzten. Jai giroan, parte-hartzaile guztiek kamiseta bana eraman zuten. Gipuzkoako hainbat herritako 88 parte-hartzaile lehiatu ziren eta sailkapen bakarra egon zen; izan ere, Eskolarteko Boulder ligaxka hau jarduera mistoa da eta ez da sexuaren araberako sailkapenik ezartzen. Neskak eta mutilak ahalik eta gehien ahalegindu ziren, eta une oro adiskidetasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi.
Martxoaren 23an bigarren proba ospatuko da Tolosan eta gonbidatuta zaudete, bai Aretxabaletan parte hartu zenutenak eta baita bertaratu ezin izan zinetenak ere.
Tolosa 2025eko Eskolarteko Boulder Ligaxkaren 2. proba
Martxoaren 23an, Usabal Kiroldegia antolatuta, 2025eko Eskolarteko Boulder ligaxkaren 2. proba ospatu zen Tolosako...
0 Comments