EGUNAK: Maiatzaren 16a eta 17a
LEKUA: IZABA / NAFARROA
HELBURU OROKORRAK:
• Erreka zintzurretarako hastapena. Arroila errazak segurtasunez eta autonomiaz jaitsi ahal izateko teknika zehatzen jabe egitea. Eta norbere burua sorosteko oinarrizko teknikak ikastea.
IKASLEAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
• Federatua izan, dagokion estaldurarekin. Federatuta ez daudenei asteburuko aseguru bat kontratatuko zaie.
• Sasoi onargarrian egon eta igeri egiten jakin.
• Jarduera hau egitea medikuak galarazita ez edukitzea.
• Gidari irakasleei talde edo banakako segurtasunean eragina izan dezakeen osasun edo egoera fisiko/psikiko ko edozein alderdi jakinaraztea
• Adin nagusikoa izan edo 15 urtetik gora heldu batekin lagundua.
EDUKIAK:
• Sokarik gabe aurrera egiteko teknikak.
• Sokarekin aurrera egiteko teknikak.
• Inprobisazio teknikak.
• Norbere burua sorosteko teknikak.
IKASLEEN KOPURUA:
• Gehienez 12 / gutxienez 8
RATIOA: Irakasle bat 4/6 ikasleko.
PREZIOA:
• Federatua: 188 € / Ez federatua: 216 €
• Ikasleak: Federatua 150 € / Ez federatua 173 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 85 €
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ARROILAK2026
Prezioan sartu da :
• Ostatua edo aterpetxea, mantenu erdian. Bakoitzak bere kabuz furgonetan edo kotxean lo egiteko aukera dauka, preziotik aterpeko zatia deskontatuz, 49 €.
• Edukien txosten teknikoa.
• Parte hartze agiria.
• GGMEren material teknikoa erabiltzeko aukera, sokak, kaskoak, arnesak, jaisteko gailuak, etab. (Federazioak ez ditu neoprenozko jantziak).
Prezioaren barne EZ daude:
• Bidaia.
• Eguneko jatekoak.
• NEOPRENOZKO JANTZIA. Alokatzeko aukera dago 20 €-rengatik.
NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Neoprenozko jantzi osoa.
• Kaskoa.
• Arroiletarako edo mendirako oinetakoak (bustian ibiltzekoak).
• Arnesa, mosketoiak (3), jaistekoa eta ainguratze sokak (2).
• Erreka zintzurretarako motxila.
• Bidoi hermetikoa.
• Eguneko janaria.
AUKERAKO MATERIALA:
• Blokeatzailea, …
• Norberak beharrezkotzat jotzen duena jarduera gauzatzeko.
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: federatu txartelean estatuko estaldura izatea nahikoa da.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroa egin ahal izateko asteburuko aseguru bat egingo zaie, prezioaren barne ez dagoena.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: OXEL ARRIETA
TELEFONOA: 616 858 126
Informazio gehigarria
| Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
|---|---|
| Aterpea | Aterpearekin, Aterperik gabe |
| Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak |

