EGUNAK: Maiatzaren 31a eta ekainaren 1a
LEKUA: Donostia eta Aralar
HELBURU NAGUSIA:
• Mendiko orientazioan GPSak ematen dizkion baliabide guztiak erabiltzen ikastea
• GAIA eta WIKILOC aplikazioen bidez mugikorra GPS bezala nola erabiltzea izango da ikastaro honen helburua
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
• Adinekoa edo adingabea baimenarekin
EDUKIAK:
• Mendiko mapa baten oinarrizko osagarriak eta irakurketa zuzena GPSari begira.
• GAIA GPS aplikazioaren deskribapena eta egituraketa
• WIKILOC eta GAIA batera erabiltzeko moduak
• GPSaren erabilerak: nabigazioa –GPSaren funtzioak.Track/trackback
• Track ta rutak GAIA aplikazioaren bidez planifikatzea eta jarraitzea
MAILA:
• Trebakuntza.
PARTAIDE KOPURUA:
• Gehienez 10 / gutxienez 6
RATIOA: irakasle bat hamar ikasleko.
PREZIOAK:
• Federatua: 125 € / Federatu gabea: 145 €
• Ikasleak: Federatua: 100 € / Ez federatua: 116 €
• 15 eta 21 urte bitartean federatuak: 35 €
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: GPS2025
Prezioan sartuta daude:
• Ikastaroan irakatsiko diren edukien karpeta.
• Zonaldeko mapa batzuk.
• Parte hartze diploma.
Prezioan EZ daude :
• Bidaiak.
• Bi egunetako janaria.
NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Norberak bere mugikorra (Android /IOS) eta powerbank (bateria externa bat)
• Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak.(2º egunearako)
• Bloka edo orriak, arkatza, borragoma.
BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Telefono Mugikorra-GPS
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: Federatu txartelean dagokion estaldura eduki beharko dute (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
• Itzulketen politika.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Martin Elorza
TELEFONOA: 652 755 227
Informazio gehigarria
Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
---|---|
Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak |