XIX ARGAZKI LEHIAKETA MENDIKO JARDUERAK 2024KO EGUTEGIA

7 de June de 2023

Gipuzkoako Mendizale Federaziotik aurten argazki lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Lehiaketa honen helburua da gizartea kontzientziatzea mendiek duten aberastasunaz eta bertako jardueren aniztasunaz.

Argazki lehiaketa honetan aukeratutako lanak Gipuzkoako Mendizale Federazioko 2024ko egutegian agertuko dira. Lan honek gure mendietako balio naturalekiko kontzientzia areagotu nahi du.

Gaia: Mendiarekin eta GMFk babestutako jarduerekin zerikusia duten guztiak: Bidezidorrak, eskalada, espeleologia, ingurumena, emakumea eta mendia, alpinismoa (pirinioak), eskola-kirola, ibilaldi nordikoa, alpinismoa (nazioartekoa), eskia, mendiko lasterketak. Argazkien kalitate artistikoa baloratuko da lehentasunez.

Partaideak: mendizaleak, argazkilariak, afizionatuak, etab.

Modalitatea: Digitala formato horizontalean edo bertikalean (portada) 2 X 3 gutxi gorabehera, alde txikiena (altuera) 2.500 PX gutxienez eta 300 PP errezoluzioarekin. 15 MB gutxienezko tamainarekin eta TIFF edo RAW artxiboan.

Lan kopurua: partehartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake, inongo lehiaketan saritu gabeak.

Aurkezpena: argazkiekin batera, egilearen datuak aurkeztu beharko dira: izen- abizenak, helbidea, e-maila eta telefonoa. Honi argazkiaren deskribapena gehituko zaio (tokia, garaia, etab)

Nora bidali: lanak postaz, WeTransfer bidez (gmf-administrazioa@kirolak.net) edo bertara eramanez hurrengo helbidean aurkeztuko dira:

Gipuzkoako Mendizale Federazioa. Argazki lehiaketa

Kirol Etxea. Anoeta pasealekua, 5

20014 Donostia.

Onarpen epea: ekainaren 15etik uztailaren 31ra.

Erabakia: 2023ko irailaren 15a baino lehen erabakiko da. Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakia aldaezina izando da.

Sariak: 13 argazki sarituko dira. Aukeratutako argazkiak Gipuzkoako Mendizale Federazioko 2024ko egutegian agertuko dira.

GMF egutegiko saridunek 10 egutegi jasoko dituzte. Egutegiak Federazioaren egoitzan jasoko dira.

Oharrak:

  • Gipuzkoako Mendizale Federazioa izango da argazki irabazleen jabea. Kopiak egin eta hedatzeko eskubidea izango du antolaketak, beti ere egilearen izena aipatuz, eta eskubide horiengatik irabazleak ez du sariaz gain beste ordainsaririk jasoko.
  • Saririk jaso ez duten aurkeztutako argazkien jabeek baimena emango diote antolaketari argazkiak bi urteren epean erabili ahal izateko.
  • Antolatzaileak ez dira kargu egiten gerta daitekeen edozein arazoren gainean.
  • Hemen aipatu ez den ezusteko bat balego, antolaketak erabakiko luke, inongo apelazio aukerarik gabe.

Más noticias

0 Comments

Share This