-
Eskalada Guneak Gipuzkoan - WC ekologikoak - Txostena
2020ko Abenduak 9, Asteazkena-(ea)n bidalia
Gipuzkoako Eskalada Guneak proiektuko abisuen postontzian aspaldi jaso genuen eskalatzaile batek egindako ondorengo proposamena: "WC ekologikoak instalatzea gehien erabiltzen diren eskalada-guneetako aparkalekuetan, beharrizan fisiologikoek sortzen duten zikinkeria saihesteko". Eskalatzaileen komunitateak proposamen interesgarri horri buruz duen iritzia ezagutzeko asmoz, inkesta bat antolatu dugu. Erantzunak aztertu ondoren, txosten bat egin dugu, eta bertan isladatzen dira komunitate eskalatzailearekin eta eskalada-eremuak kudeatzen dituzten erakundeekin partekatu nahi ditugun ondorioak, baliozkoa izango delakoan, edo gutxienez giza hondakinek eskalada-eremuetan sortzen duten benetako arazoari buruzko gogoeta egiteko.
Jarraitu... -
2020ko Urriak 29, Osteguna-(ea)n bidalia
Aiako Harria. Baso ustiaketa bat egiten ari dira Urdaburu inguruan. Hori dela eta, PR-Gi 1001 eta PR-Gi 1003 ibilbideak itxitzat emango dira. Arretaz ibili Oberaun inguruan.
Jarraitu...