2022ko Eskolarteko VI. Orientazio Lehiaketa

3 de November de 2022

1- Aurkezpena: Eskola-umeek orientazioa mendian bertan praktikatzeko eta norberak iparorratzaz dituen trebeziak erakutsi ahal izateko, Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta Gipuzkoako Orientazio Taldeak Gipuzkoako Eskolarteko VI Orientazioko Lehiaketa´22 antolatu dute. Ez da podiumik egongo (1., 2., 3. eta abar).

2- Egunak eta lekuak:

  • Azaroaren 12an Ulia (Donostia).

3- Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Maila guztiak kadetetaraino, hau da, 16 urtera arte (barne).

4- Izen-ematea: probaren aurreko asteartea baino lehen internet bidez elkarte antolatzailean: GOT Gipuzkoako Orientazio Taldea. www.GOTorientazioa.org. 3 € bakarkako partaideko eta 5 € familiako. Izen-emateko orria betetzea derrigorrezkoa da. Ez bidali Federaziora.

  • Izen-emateak honakoak jasotzeko eskubidea ematen du: mapa 1 partaideko edo familiako, hornidura (Eskaintzen bada).

5- Harrera: Harrera eta irteera lekua astebete lehenago www.GOTorientazioa.org webgunean jakinaraziko da.

Atera baino lehen partaide guztiek beren parte-hartzea harrera mahaian baieztatu beharko dute. Bertan jasoko dute partehartzaileek beharko duten matxarda edo pintza eta laguntzaileak ere erregistratuko dira. Amaitzean, derrigorrezkoa izango da pintza itzultzea eta proba amaitu dela jakinaraztea.

6- Ordutegia: irteerak piskanaka emango dira 13:30etatik aurrera.

7- Froga sistema eta helburuak: eskola kiroleko proban 3 ibilbideetako bat aukeratu ahal izango da.

  • Ibilbide horia.
  • Ibilbide laranja.
  • Ibilbide gorria.

Bakarka, taldean edo familian parte hartu ahal izango da. Mendian zehar kokatuko diren balizak bilatu beharko dituzte partaideek, nagusiki mapaz lagunduta eta iparorratzaz ere, edukiz gero. Antolatzaileek ibilbidean zehar jarritako ordenean bilatu beharko dira balizak.

  • Helburuak: kirol orientazioa ezagutzea, praktikarekin ondo pasatzea eta mendiko balizak bilatzea.

8- Material gomendagarria: mendian ibiltzeko jantzi egokiak. Galtza motzak saihestu, sastrakak eta adarrak egon bait daitezke. Zola takeatua duten oinetakoak eramatea gomendatzen da (ez da beharrezkoa). Iparorratza eramatea gomendagarria da (baina, ez edukitzekotan, antolatzaileek maileguan utziko dituzte iparorratzak bukatu arte). Maskarilla eta norbanako gel hidroalkolikoa.

9- Lehen sorospenak: sorospen zerbitzua izango da.

10- Zaborra: parte-hartzaileek sortzen duten zaborra beraiek jaso beharko dute beren motxilan edo antolatzaileek jarritako zaborrontzietan.

11- Joan-etorria: berebil partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2   igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ! 

12- Ezustekoak: ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.

13- Argazkiak eta bideoa: jarduera publikoak izanik, argazkiak eta bideo irudiak hartuko dira. Irudiok seguraski, bai prentsan bai Federazioaren webgunean eta bai elkarte antolatzailearenean argitaratuko dira.

15- Oharra: probetan izen-emateak antolakuntzako baldintzak onartzea dakar berarekin.

IZEN-EMATEKO BOLETINA:

Web honetan: www.GOTorientazioa.org

Más noticias

0 Comments

Share This