Arroilen jeitsiera ikastaroa

EGUNAK: Maiatzaren 24a eta 25a
LEKUA: IZABA / NAFARROA

HELBURU OROKORRAK:
• Erreka zintzurretarako hastapena. Arroila errazak segurtasunez eta autonomiaz jaitsi ahal izateko teknika zehatzen jabe egitea. Eta norbere burua sorosteko oinarrizko teknikak ikastea.

IKASLEAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
• Federatua izan, dagokion estaldurarekin. Federatuta ez daudenei asteburuko aseguru bat kontratatuko zaie.
• Sasoi onargarrian egon eta igeri egiten jakin.
• Jarduera hau egitea medikuak galarazita ez edukitzea.
• Gidari irakasleei talde edo banakako segurtasunean eragina izan dezakeen osasun edo egoera fisiko/psikiko ko edozein alderdi jakinaraztea
• Adin nagusikoa izan edo adin txikiko baimenduna.

EDUKIAK:
• Sokarik gabe aurrera egiteko teknikak.
• Sokarekin aurrera egiteko teknikak.
• Inprobisazio teknikak.
• Norbere burua sorosteko teknikak.

IKASLEEN KOPURUA:
• Gehienez 12 / gutxienez 8

RATIOA: Irakasle bat 4/6 ikasleko.

PREZIOA:
• Federatua: 161 € / Ez federatua: 186 €
• Ikasleak: Federatua 129 € / Ez federatua 149 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 64 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: BARRANCO2025

Prezioan sartu da :
• Ostatua edo aterpetxea, mantenu erdian. Bakoitzak bere kabuz furgonetan edo kotxean lo egiteko aukera dauka, preziotik aterpeko zatia deskontatuz, 46 €.
• Edukien txosten teknikoa.
• Parte hartze agiria.
• GGMEren material teknikoa erabiltzeko aukera, sokak, kaskoak, arnesak, jaisteko gailuak, etab. (Federazioak ez ditu neoprenozko jantziak).

Prezioaren barne EZ daude:
• Bidaia.
• Eguneko jatekoak.
• NEOPRENOZKO JANTZIA. Alokatzeko aukera dago 20 €-rengatik.

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Neoprenozko jantzi osoa.
• Kaskoa.
• Arroiletarako edo mendirako oinetakoak (bustian ibiltzekoak).
• Arnesa, mosketoiak (3), jaistekoa eta ainguratze sokak (2).
• Eguneko janaria.
• Norberak beharrezkotzat jotzen duena jarduera gauzatzeko.

AUKERAKO MATERIALA:
• Erreka zintzurretarako motxila.
• Bidoi hermetikoa.
• Blokeatzailea, …

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
• Camp Base kolaboratzaileak oparitutako mendiko zenbait materiala zozketatuko da.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean. Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroa egin ahal izateko asteburuko aseguru bat egingo zaie, prezioaren barne ez dagoena.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
• Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: OXEL ARRIETA
TELEFONOA: 616 858 126

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Aterpea

Aterpearekin, Aterperik gabe

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.