Alegia (Egurrewall) 2025eko Eskolarteko Boulder Ligaxkaren 3. proba

18 de November de 2025

Azaroaren 16an, Egurrewall antolatuta, 2025eko Eskolarteko Boulder Ligaxkako 3. proba ospatu zen Alegiko Egurrewall Rokodromoan.


Parte-hartzaileek eskaladako egun bikaina izan zuten, non euren trebetasun eta teknikak gainerako lehiakideekin neurtu ahal izan zituzten. Jai giroan, parte-hartzaile guztiek kamiseta bana eraman zuten. Gipuzkoako hainbat herritako 94 parte-hartzaile lehiatu ziren eta sexuka sailkapen desberdinak egon ziren. Neskak eta mutilak ahalik eta gehien ahalegindu ziren, eta une oro adiskidetasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi.


Azaroaren 30ean laugarren proba ospatuko da Donostian (Factory Boulder) eta gonbidatuta zaudete, bai Alegian parte hartu zenutenak eta baita bertaratu ezin izan zinetenak ere.

Más noticias

MENDIA antzezlana

MENDIA antzezlana

Apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, MENDIA antzezlana izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean.Antzezlana talka...

Takolo Beka 2026

Takolo Beka 2026

Azpeitiako Udalak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak ematen duten Takolo Bekarako oinarriak argitaratu dira GAOn....

0 Comments

Share This