Donostia 2025eko Eskolarteko Boulder Ligaxkaren 4. proba

1 de December de 2025

Azaroaren 30ean, The Factory Boulder antolatuta, 2025eko Eskolarteko Boulder ligaxkaren 4. proba ospatu zen Donostian.

Parte hartzaileek eskaladako egun bikaina izan zuten, non euren trebetasun eta teknikak gainerako lehiakideekin neurtu ahal izan zituzten. Jai giroan, parte-hartzaile guztiek kamiseta bana eraman zuten. Hainbat herritako 93 parte-hartzaile lehiatu ziren. Era berean, Alegia eta Donostian bi probak burutu ondoren, bi proben sailkapen orokorra egin zen eta kategoria ezberdinetako irabazleen artean diplomak banatu ziren.

Neskak-mutil guztiak ahalik eta gehien ahalegindu ziren, eta une oro adiskidetasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi.

Más noticias

MENDIA antzezlana

MENDIA antzezlana

Apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, MENDIA antzezlana izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean.Antzezlana talka...

0 Comments

Share This