Abentura eremuko eskalada ikastaroa

Hornitu gabeko edo erdi hornituriko hormetarako eskalada teknikak

EGUNAK: Ekainaren 6 eta 7
LEKUA: Amasola/Egino

HELBURU NAGUSIA:
• Ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu eskalada libre edo askean burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko, non beharrezkoa den norbanakoak bidea hornitzea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Hainbat luzetako eta hornitutako paretetako kirol eskaladan esperientzia edukitzea eta soka-buru bezala segurtasunez mugitzea edo kirol eskaladako hobekuntzako ikastaroa egina edukitzea.
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
• Adinekoa edo adingabea baimenarekin

EDUKIAK :
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu:
• Ingurunea eta materiala (ainguraketa naturalak, iltzeak, trabagailuak, ‘friend’-ak, norberaren aseguruak baloratzea)
• Segurtasun teknikak (norabide askotako bilerak, hirukiak, lerroan, tarteko aseguruak)
• Progresio teknikak (sokaburuan eskalatu, rapel teknikak, norberaren asegurua, artifizialeko hastapena)
• Krokisak interpretatu eta soka-lagunen arteko komunikazioa.
• Korapiloak (sokara lotu, autoblokeatzaileak, dinamikoa, sokak elkartu, barkeroa)
• Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesbideak, jaitsierak, logistika)

MAILA :
• Trebakuntza

IKASLEEN KOPURUA:
• Gehienez: 12 / Gutxienez: 4

RATIOA:
Irakasle bat 2 ikasleko.

PREZIOAK:
• Federatua: 350 € / Ez federatua: 394 €
• Ikasleak: Federatua 280 € / Ez federatua: 315 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 215 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ABENTURA2026

Prezioan sartzen da :
• Parte hartze agiria
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: arnesa, soka, katu oinak eta abar

Prezioan EZ daude:
• Bidaiak
• Bi egunetako janaria

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Berokia, zira, eguzki betaurrekoak, txanoa, eskularruak, eguzki krema
• Eguneko mokaduak egiteko jan-edanak (2 egunerako)
• Motxila, kantinplora
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona

BEHAR DUZUN MATERIALA:
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.

AUKERAKO MATERIALA
• Soka, segurtasunezko mosketoiak, bagak, rebersoa, friend-ak eta fisureroak,…

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: federatu txartelean estatuko estaldura izatea nahikoa da.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
•Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Rafa Zuza
TELEFONOA: 675 620 703

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.