Abentura eremuko eskalada ikastaroa

Hornitu gabeko edo erdi hornituriko hormetarako eskalada teknikak

EGUNAK: Ekainaren 10a eta 11a
LEKUA : Amasola/Egino

HELBURU NAGUSIA:
• Ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu eskalada libre edo askean burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko, non beharrezkoa den norbanakoak bidea hornitzea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Hainbat luzetako eta hornitutako paretetako kirol eskaladan esperientzia edukitzea eta soka-buru bezala segurtasunez mugitzea edo kirol eskaladako hobekuntzako ikastaroa egina edukitzea.
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
• Adinekoa edo adingabea baimenarekin

EDUKIAK :
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu:
• Ingurunea eta materiala (ainguraketa naturalak, iltzek, enpotradoreak, norberaren aseguruak aztertzea)
• Segurtasun teknikak (norabide askotako bilerak, hirukiak, lerroan, tarteko aseguruak)
• Progresio teknikak (sokaburuan eskalatu, rapel teknikak, norberaren asegurua, artifizialeko hastapena)
• Aipamenak interpretatu, soka-lagunen arteko komunikazioa eta norbera babesteko materiala (buruko argia, zira eta abar)
• Korapiloak (sokak lotu, autoblokeatzailea, dinamikoa, sokak bat egin, barkeroa)
• Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesbideak, jaitsierak, logistika)

MAILA :
• Trebakuntza

IKASLEEN KOPURUA:
• Gehienez: 12 / Gutxienez: 4

RATIOA:
Irakasle bat 2 ikasleko.

PREZIOAK:
• Federatua: 295 € / Ez federatua: 334 €
• Ikasleak: Federatua 236 € / Ez federatua: 267 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 171 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ABENTURA2023

Prezioan sartzen da:
• Parte hartze agiria
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: arnesa, soka, katu oinak eta abar

Prezioan EZ daude:
• Bidaiak
• Bi egunetako janaria

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Berokia, zira, eguzki betaurrekoak, txanoa, eskularruak, eguzki krema
• Eguneko mokaduak egiteko jan-edanak (2 egunerako)
• Motxila, kantinplora
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.

AUKERAKO MATERIALA
• Soka, segurtasunezko mosketoiak, bagak, rebersoa, friend-ak eta fisureroak,…

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
Camp Base kolaboratzaileak oparitutako mendiko zenbait materiala zozketatuko da.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
•Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Rafa Zuza

TELEFONOA: 675 620 703

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak