Uztailaren 11n eta 12an Gipuzkoako Mendizale Federaziotik emakumeentzako* eskalada klasikoko formakuntza eskainiko da. Ikastaroa jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da lehenengoz 5. Gradua irekitzeko gaitasuna izatea. Horrez gain, parte hartzaile bakoitzak bere katu oinak eta arnesa izan beharko ditu. Honako hau izango da ikastaroan eskainiko den edukia: bilerak, rappelak, aseguratzea, autobabesa, sokaren kudeaketa, eta abar.
Gipuzkoako federatuek izango dute lehentasuna, eta gehienez 4 pertsonek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko beharrezkoa izango da izen-abizenak, N.A.N zenbakia eta mugikor zenbakia emakumeaetamendia@gmf.eus helbide elektronikora bidaltzea. Horretarako azken eguna, uztailaren 1a izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, adieraziriko emailera idatzi.
Ez galdu aukera!





0 Comments