Otsailaren 5ean, Debagoieneko Eskalatzaileak elkarteak antolatuta, 2023ko Eskolarteko Boulder Ligaxkako 1. proba ospatu zen Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian.
Parte hartzaileek eskaladako egun bikaina izan zuten, non euren trebetasun eta teknikak gainerako lehiakideekin neurtu ahal izan zituzten. Jai giroan, parte-hartzaile guztiek CampBASE babeslearen kamiseta bana eraman zuten. Gipuzkoako hainbat herritako 44 parte-hartzaile lehiatu ziren eta sailkapen bakarra egon zen; izan ere, Eskolarteko Boulder ligaxka hau jarduera mistoa da eta ez da sexuaren araberako sailkapenik ezartzen. Neskak eta mutilak ahalik eta gehien ahalegindu ziren, eta une oro adiskidetasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi.
Otsailaren 26an bigarren proba ospatuko da Tolosan eta gonbidatuta zaudete, bai Aretxabaletan parte hartu zenutenak eta baita bertaratu ezin izan zenutenak ere.
0 Comments