Otsailaren 8an, Debagoieneko Eskalatzaileak antolatuta, 2026ko Eskolarteko Boulder Ligaxkako 1. proba ospatu zen Aretxabaletako Ibarra Kiroldegiko Rokodromoan.
Parte-hartzaileek eskaladako egun bikaina izan zuten, non euren trebetasun eta teknikak gainerako lehiakideekin neurtu ahal izan zituzten. Jai giroan, parte-hartzaile guztiek kamiseta bana eraman zuten. Gipuzkoako hainbat herritako 69 parte-hartzaile lehiatu ziren eta sexuka sailkapen desberdinak egon ziren. Neskak eta mutilak ahalik eta gehien ahalegindu ziren, eta une oro adiskidetasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi.
Martxoaren 1ean bigarren proba ospatuko da Tolosan (Usabal Kiroldegia) eta gonbidatuta zaudete, bai Aretxabaletan parte hartu zenutenak eta baita bertaratu ezin izan zinetenak ere.

















0 Comments