GMF-tik Asturias aldetik datorkigun proposamena helarazi nahi dizuegu, zeinekin duela 7 urtetik hona oso identifikaturik sentitzen garen, bai aldarrikatzen dituen balioengatik, eta baita erakutsi diguten segurtasun-neurriengatik eta lan onagatik ere. Horregatik guztiagatik, eta askoz gehiago, haiekin lankidetzan aritzea erabaki dugu, ez bakarrik jarduera honen zabalkundean, baita Gipuzkoako parte-hartzaile federatuei gutxienez 100 €ko diru-laguntza ematen eta horien inskripzioak kudeatzen ere.
Zeharkaldi honetan, garrantzitsuena ez da jardueren alderdi ludikoa izango, baizik eta horietatik haratago, etorkizuneko edo gaur egungo mendizale baten eraketan hain garrantzitsuak diren alderdiak bilatzen dira, hala nola:
– Mendia bezalako ingurune batean ahalik eta autonomoena izatearen garrantzia; horretarako, ezinbestekoa izango da ezagutza teknikoak eskuratzea, egin beharreko lanetan laguntzea, erabakiak hartzea, mendiko jardueretan zuhurtziaz jokatu eta arriskua kudeatzea.
– Mendizale gazteenei prestakuntza ematea, besteak beste, naturarekiko errespetua, gainerako lagunekiko elkartasuna eta mendiaren inguruko segurtasunaren garrantzia kontuan hartuta.
– Hurbilen ditugun mendietan ez bezalako ezaugarriak dituen beste mendikate mota bat ezagutzea, bai geologian, faunan eta floran, bai ohituretan eta despopulazio-maila handiagoan.
Azken batean, ikastea eta ondo pasatzea ez direla zertan liskartuta egon behar erakusten duen jarduera bat da.
Jarraian, jarduerari buruzko informazio guztia aurki dezakezue esteka hauetan:
Jubenilen Mendi Zeharkaldia (14-17 urte):
Interesatuak GMF-ren bulegoarekin harremanetan jar zaitezkete.
Telf: 943 461440 edo emaila: gmf-federatuak@kirolak.net




0 Comments