Azaroaren 16an Alegian, Egurrewall, eta azaroaren 30ean Donostian, The Factory Boulder, Eskolarteko 8. Boulder Ligaxka ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu. Bertan, euren burua gainditu eta eskaladaren munduan esperientzia berri bat bizi ahal izango dute.
EGITARAUA ETA PARTE-HARTZE OINARRIAK
1- Eguna eta lekua: Azaroaren 16an, Egurrewall, Alegian eta azaroaren 30ean, The Factory Boulder, Donostian.
2- Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutilek har dezakete parte. Mailak: alebinak (2014-2015 jaiotakoak), infantilak (2012-2013 jaiotakoak) eta kadeteak (2010-2011 jaiotakoak).
3- Izen-ematea: Probaren egun berean, prezioa 3 € partaideko izango da.
4- Ordutegia:
- Eskalada: 9:30-13:30
- Diplomak: 13:30-14:30
5- Helburua: Errespetu eta adiskidetasun balioetan oinarrituta, norberaren trebetasunak partaideekin neurtzeko aukera izango dute.
6- Proba sistema:
- Zirkuito itxi bat egongo da.
- Zirkuituaren helburua haurrek bloke guztiak probatzea da (15 bloke) errezenetik zailenera. Start-a eta boulderraren top-a pegatinekin seinaleztatuta egongo da, baita bloke bakoitzaren zenbakia ere.
- Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, X bat bidea osatzea lortzen ez den saiakerengatik eta T bat bidea lortutako saiakerengatik.
- Nesken sailkapen bat eta mutilen beste bat egongo dira kategoria bakoitzeko.
- Maila bakoitzean sailkatutako lehenengo hirurek izendun diploma bat jasoko dute.
7- Opariak: Partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du.
8- Joan-etorria: Ibilgailu partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2 igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ!
9- Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.
10- Partaideen irudiak: Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte antolatzailearen webguneetan argitaratzeko bideo eta argazkiak aterako dira. Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake, bertan edo gmf-administrazioa@kirolak.net helbidean.
11- Aforoa: Izen-ematen dutenen kopuruak gehienezko aforoa gaindituko balu, partaideak 2 txanda desberdinetan banatuko dira, 9:30etan lehenengoa eta 11:30etan bigarrena izanik.
12- Oharra: Izen-emate libreak antolaketako baldintzak onartzea dakar.
0 Comments