Ekintza Planaren aurkezpena

6 de July de 2023

GMFko gaur egungo zuzendaritzak kargua hartu zuenean bere plan estrategikoan “Emakumea eta Mendia” deituriko egitasmoa sartu zuen. Ordutik hona, beti ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, pausu desberdinak ematen joan gara eta horien artean aipatzekoak dira Ainhoa Azurmendi eta Luix Mari Zulaikak eginiko azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa. Bi lan hauei esker, gaur egun Gipuzkoako mendizaletasunean emakumeen parte-hartze maila zenbatekoa den ezagutu ahal izan genuen eta baita errealitate horri buruz emakumeek duten eritzia zein den ere. Ikerketa horietatik abiatuta proposamen ugari jaso ziren, ondorengo pausuetarako oinarria izan direlarik.

2022 amaieran, Esti Aldeiturriagak hartu zuen erreleboa eta bilera ugari, elkarrizketa eta idatzizko lan haundiaren ondoren, joan den asteartea, ekainaren 20an, Kirol Etxea-ko areto nagusian, 5 ardatzetan banatutako Ekintza Planaren aurkezpen ofiziala izan genuen, Foru Aldundia, Federazioa eta mendi elkarteetako ordezkariekin. Aipatzekoa da Nafarroa eta Bizkaiako mendi federazioetako ordezkarien parte-hartzea ere.

Bide luzea dugu aurretik, baina itxaropentsu ekin diogu Ekintza Plan honen edukia betetzeari, Gipuzkoako mendizaletasunean genero berdintasuna eta emakumeen partaidetza sustatzeko asmoarekin.

Más noticias

Ez kakaztu mendia

Ez kakaztu mendia

Gure naturgune askotan giza gorotzak pilatzea ez da arazo estetikoa bakarrik. Hondakin horiek ura kutsatu dezakete eta...

0 Comments

Share This