Autoerreskate eskaladan hastapen ikastaroa

EGUNAK: Urriaren 18a eta 19a
LEKUA: Sagastako Koba eta Mugarrako Kantera

HELBURU OROKORRAK:
• Kirol eskaladan naiz luze anitzetako eskaladan suertatu daitezkeen egoera desberdinetan, gure kabuz eta oinarrizko materiala erabiliaz, soluzio bide eraginkorrak ezagutu era erabiltzen ikastea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Hainbat luzetako eskaladan esperientzia edukitzea eta soka-buru bezala segurtasunez mugitzea edo kirol eskaladako hobekuntzako ikastaroa egina edukitzea.
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea.
• Adinekoa edo adingabea baimenarekin.

EDUKIAK :
• Oinarrizko korapiloen errepasoa.
• Aseguratzeko gailuak eta hauek blokeatzeko teknikak.
• Finkatuta dagoen soka batetik igotzeko teknikak eta erabilerak.
• Rapelatzetik sokatik igotzera transizioa.
• Rapelean zintzilik geratu den laguna erreskatatzea.
• Polipastoak.
• Karga trasferentziak.
• Bigarrenez eskalatzen ari denari laguntza emateko teknikak.

IKASLE KOPURUA:
• Gehienez 12 / gutxienez 6

RATIOAK:
• Irakasle bat 6 ikasleko.

PREZIOAK:
• Hastapena: Federatua: 165 € / Ez federatua: 190 €
• Ikasleak: Hastapena: Federatua 132 € / Ez federatua: 152 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: Hastapena: 67 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: AUTO2025

Prezioan sartu da:
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• Parte hartze agiria
• G.G.M.E.ren material teknikoa erabiltzea: arnesa, kaskoa, katu oinak, etab.

Prezioan EZ daude:
• Bidaiak
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Luze anitzetarako material pertsonala (Ainguraketa kabua, segurtasuneko 3 mosketoi, bagak eta kordinoak).
• Berokia, zira, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eguzkitako krema.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
• Motxila, kantinplora.
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa eta kaskoa.
• Katu oinak.
• Ainguraketa kabua

AUKERAKO MATERIALA:
• Soka, micro traxion-a

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean. Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Iosu Merino
TELEFONOA: 607 645 834

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean, Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak, Ez ikasleak, Ikasleak

Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.