Hormetatik ateratzen lagunduko diguten hastapen teknikak.
EGUNAK: Urriaren 17a eta 18a
LEKUA: Lastur
HELBURU OROKORRAK:
• Kirol eskaladan naiz luze anitzetako eskaladan suertatu daitezkeen egoera desberdinetan, gure kabuz eta oinarrizko materiala erabiliaz, soluzio bide eraginkorrak ezagutu era erabiltzen ikastea.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Hainbat luzetako eskaladan esperientzia edukitzea eta soka-buru bezala segurtasunez mugitzea edo kirol eskaladako hobekuntzako ikastaroa egina edukitzea.
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea.
• Adinekoa edo adingabea baimenarekin.
EDUKIAK :
• Oinarrizko korapiloen errepasoa.
• Aseguratzeko gailuak eta hauek blokeatzeko teknikak.
• Finkatuta dagoen soka batetik igotzeko teknikak eta erabilerak.
• Rapelatzetik sokatik igotzera transizioa.
• Zintzilik geratu den soka-laguna nola lagundu.
• Polipastoak.
• Karga trasferentziak.
• Bigarrenez eskalatzen ari denari laguntza emateko teknikak.
IKASLE KOPURUA:
• Gehienez 12 / gutxienez 6
RATIOAK:
• Irakasle bat 6 ikasleko.
PREZIOAK:
• Hastapena: Federatua: 150 € / Ez federatua: 174 €
• Ikasleak: Hastapena: Federatua 120 € / Ez federatua: 139 €
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: AUTO2026
Prezioan sartu da :
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• Parte hartze agiria
• G.G.M.E.ren material teknikoa erabiltzea: arnesa, kaskoa, katu oinak, etab.
Prezioan EZ daude :
• Bidaiak
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak
NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Luze anitzetarako material pertsonala (Ainguraketa kabua, segurtasuneko 3 mosketoi, bagak eta kordinoak).
• Berokia, zira, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eguzkitako krema.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
• Motxila, kantinplora.
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona.
BEHAR DUZUN MATERIALA:
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa eta kaskoa.
• Katu oinak.
• Ainguraketa kabua
AUKERAKO MATERIALA:
• Soka, micro traxion-a
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
Itzulketen politika.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Iosu Merino
TELEFONOA: 607 645 834
Informazio gehigarria
| Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean, Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
|---|---|
| Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak, Ez ikasleak, Ikasleak |

