EGUNAK: Apirilaren 25 eta 26
LEKUA: Egino
HELBURU OROKORRAK:
Eskaladako materialarekin eta mundu bertikalarekin ohitu edo etxekotu. Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu luze bakarreko bide hornituak dituzten eskalada guneetan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
Baleko gaitasun fisikoa
Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
Adinekoa edo baimendun adingabea
EDUKIAK :
• Ingurunea (harkaitz mota bakoitza eta bere berezitasunak)
• Materiala (arnesak, katu oinak, kaskoa, sokak, zinta expresak, aseguragailuak, seguru finko motak, e.a.)
• Korapiloak (Sokara lotu, autosegurua)
• Eskalada aske edo libreko teknika (gorputzaren kokapena, grabitate zentroa, aurreratzea, mugimenduak, oinen teknika, eskuen kokaera, helduleku motak,...)
• Segurtasun teknikak (sokaren luzera, sokaren kokapena, erorketak, soka mosketoitik nola igaro, talka indarrak, segurtasun katea, bilgune motak, jaitsiera,...)
IKASLE KOPURUA: Gehienez 12 / gutxienez 8
RATIOAK: irakasle bat 4 ikasleko.
PREZIOAK:
• Hastapena: Federatua: 174 € / Ez federatua: 200 €
• Ikasleak: Federatua 139 € / Ez federatua: 160 €
• 15 eta 21 urte bitarteko EMF federatua: 74 €
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ESKALADA2026
Prezioan sartu da :
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• Parte-hartze agiria
• G.G.M.E.ren material teknikoa erabiltzea: arnesa, kaskoa, katu oinak, etab.
Prezioan EZ daude :
• Bidaiak
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak
NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Berokia, zira, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eguzkitako krema.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
• Motxila, kantinplora.
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona.
BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa eta kaskoa.
• Katu oinak.
AUKERAKO MATERIALA:
• Soka, segurtasunezko mosketoiak, bagak,...
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: federatu txartelean estatuko estaldura izatea nahikoa da.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen-emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
Itzulketen politika.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Iñaki Arcelus
TELEFONOA: 678 783 766
Informazio gehigarria
| Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
|---|---|
| Ikastaro mota | Hastapena, Trebakuntza |
| Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak |

