Eskalada ikastaroa

EGUNAK: Maiatzaren 11 eta 12.
LEKUA: Egino

HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena: Kirol Eskalada: eskaladako materialarekin eta mundu bertikalarekin ohitu edo etxekotu. Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu luze bakarreko bide hornituak dituzten eskalada eskoletan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko.
• Trebakuntza: Hornituriko hormetako eskalada: ezagutza teoriko praktikoak eskuratu bilerak eta bideak horniturik dauden horma luzeetako eskaladan burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
Hastapena:
• Baleko gaitasun fisikoa
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
• Adinekoa edo baimendun adingabea

Trebakuntza:
• Hastapenekoez gain...
• Kirol eskaladan esperientzia izatea eta soka-buru segurtasunez mugitzea edo kirol eskaladako hastapenaren 1mailako kurtsoa burutua izatea.

EDUKIAK :
Maila guztietako edukiak zehaztu dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
• Ingurunea (harkaitz mota bakoitza eta bere bereiztasunak)
• Materiala (arnesak, katu hankak, kaskoa, mosketoiak, zinta expresak, sokak, kordinoak, zintak, mailoiak, aseguragailuak, hornidura edo seguru finkoak)
• Korapiloak (enkordamendu edo tenkaketa ,autosegurua, kordinoen korapiloak autoblokeatzailea)
• Eskalada aske edo libreko teknika (gorputzaren kokaera, grabitate zentrua, aurretzapena, mugimenduak, oinen teknika, eskuen kokaera eta helduleku motak)
• Segurtasun teknikak (sokaren luzera eta bidearen luzera eta jarrera, erorketak, talka indarrak, segurtasun katea, erretiraketa)
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

• Soken erabileren teknikak ezagutzea (aurrera egiteko teknikak, soka soil, biki eta bikoitzekin, tresna aseguragailuak, jeisteko-tresnak)
• Segurtasun teknikak (korapiloak errepasatu, bilerak egin, sokako lehenengoari eta bigarrenari aseguratu, erretiraketa)
• Tenkaketa edo enkordamenduko aurretze teknikak (aurreratze dinamika, errelebu edo txandak, soka-lagunen komunikazioa)
• Rapelatzeko teknikak (soka ezberdinekin, korapilo dinamokoarekin, tresna rapelatzailea galduko bagenu, rapela autoblokeatzailearekin, desplomean)
• Krokisak eta aipamenak interpretatu (jardueraren planifikazioa eta norbera babesteko materiala)

IKASLE KOPURUA:
• Hastapena: gehienez 12 / gutxienez 8
• Trebakuntza: gehienez 12 / gutxienez 4

RATIOAK:
• Hastapena: irakasle bat 4 ikasleko.
• Trebakuntza: irakasle bat 2 ikasleko.

PREZIOAK:
• Hastapena: Federatua: 157 € / Ez federatua: 182 €
• Trebakuntza: Federatua: 314 € / Ez federatua: 355 €
• Ikasleak: Hastapena: Federatua 126 € / Ez federatua: 146 €
Trebakuntza: Federatua 251 € / Ez federatua: 284 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: Hastapena: 61 € / Trebakuntza: 186 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ESKALADA2024

Prezioan sartu da :
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• Parte hartze agiria
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: arnesa, kaskoa, katu oinak, etab.

Prezioan EZ daude :
• Bidaiak
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Berokia, zira, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eguzkitako krema.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
• Motxila, kantinplora.
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa eta kaskoa.
• Katu oinak.

AUKERAKO MATERIALA:
• Soka, segurtasunezko mosketoiak, bagak,...

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
• Camp Base kolaboratzaileak oparitutako mendiko zenbait materiala zozketatuko da.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura haunditu
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
• Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Jon Mujika
TELEFONOA: 646 085 615

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikastaro mota

Hastapena, Trebakuntza

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak