Iparrorratzaren bitartez orientazio ikastaroa

DATAK: Maiatzaren 18a eta 19a.
LEKUA: Donostia, Urbasa

HELBURU NAGUSIA:
• Mapen irakurketa eta iparrorratzaren erabileraren bitartez mendian orientatzen ikastea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
• Adinekoa edo adingabea baimenarekin

EDUKIAK:
• Orientazioaren oinarrizko tresnen erabilpena (mapa eta iparrorratza).
• Mendiko orientazioko oinarrizko hainbat tekniken erabilpena.
• Mendiko ibilbideen antolaketa.
• “Galduta” egoerari aurre egiteko baliabideak.
• ‘Smartphone’ baten gps-a erabiliaz orientazioari laguntzeko aukeren aurkezpena

MAILA:
• Hastapena.

PARTAIDE KOPURUA:
• Gehienez 12 / gutxienez 6

RATIOA: Irakasle bat hamabi ikasleko.

PREZIOAK
• Federatua: 125 € / Federatu gabea: 145 €
• Ikasleak: Federatua: 100 € / Ez federatua: 116 €
• 15 eta 21 urte bitartean federatuak: 35 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: IPARORRATZA2024

Prezioan sartuta daude:
• Ikastaroan irakatsiko diren edukien karpeta.
• Parte hartze diploma.
• Zonaldeko mapa.
• GGME-ren orientatzeko beharrezkoa den materialaren erabilpena (iparrorratzak, altimetroak, podometroak, eta abar,..).

Prezioan EZ daude :
• Bidaiak
• Bi egunetako janaria

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Iparrorratza.
• Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak.
• Bloka edo orriak, arkatza, borragoma eta erregela.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Iparrorratza.

AUKERAKO MATERIALA
• Altimetroa.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
•Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
•Camp Base kolaboratzaileak oparitutako mendiko zenbait material zozketatuko da.

OHAR GARRANTZITSUAK:
•Federatutakoek: Federatu txartelean dagokion estaldura eduki beharko dute (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
•Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
•Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
•Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
•GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
• Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
•Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Rafa Zuza
TELEFONOA: 675 620 703

Informazio gehigarria

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean