EGUNAK: Maiatzaren 9 eta 10
LEKUA: Egino
HELBURU OROKORRAK:
Hornituriko luze anitzetako murruetako eskalada: erabat horniturik dauden luze anitzetako bideetan burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzea.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Baleko gaitasun fisikoa
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
• Kirol eskaladan esperientzia izatea eta soka-buru moduan segurtasunez mugitzea edo kirol eskaladako hastapen ikastaroa burutua izatea.
• Adinekoa edo baimendun adingabea
EDUKIAK :
• Soken erabilera teknikak (aurrera egiteko teknikak, soka soil eta bikoitzekin, aseguragailuak, rapelerako gailuak)
• Segurtasun teknikak (korapiloak errepasatu, bilguneak muntatu, sokako lehenengoari eta bigarrenari aseguratu, erretiratzea)
• Sokadaren aurreratze teknikak (aurreratze dinamika, errelebu edo txandak, soka-lagunen komunikazioa)
• Rapelatzeko teknikak (soka ezberdinekin, gailu desberdinekin, korapilo dinamikoarekin, autoblokeatzailearekin, erorikoa duten hormetan)
• Krokisak eta aipamenak interpretatu, jardueraren plangintza eta norbera babesteko materiala.
IKASLE KOPURUA: gehienez 6 / gutxienez 4
RATIOAK: irakasle bat 2 ikasleko.
PREZIOAK:
• Trebakuntza: Federatua: 348 € / Ez federatua: 391 €
• Ikasleak: Federatua 278 € / Ez federatua: 313 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 213 €
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ESKALADA2026
Prezioan sartu da :
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• Parte-hartze agiria
• G.G.M.E.ren material teknikoa erabiltzea: kaskoa.
Prezioan EZ daude :
• Bidaiak
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak
NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Berokia, zira, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eguzkitako krema.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
• Motxila, kantinplora.
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona.
BEHAR DUZUN MATERIALA:
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Kaskoa.
AUKERAKO MATERIALA:
Soka, segurtasunezko mosketoiak, aseguratzeko gailuak, ainguraketa kabuak, bagak,...
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: federatu txartelean estatuko estaldura izatea nahikoa da.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen-emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
Itzulketen politika.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Jon Mujika
TELEFONOA: 646 085 615
Informazio gehigarria
| Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
|---|---|
| Ikastaro mota | Hastapena, Trebakuntza |
| Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak |

