Azaroaren 13an, BPXPORT Usabal Kiroldegia antolatuta, 2022ko Eskolarteko Boulder ligaxkako 2. proba ospatu zen Tolosan.
Parte hartzaileek eskaladako egun bikaina izan zuten, non euren trebetasun eta teknikak gainerako lehiakideekin neurtu ahal izan zituzten. Jai giroan, parte-hartzaile guztiek CampBASE babeslearen kamiseta bana eraman zuten. Hainbat herritako 65 parte-hartzaile lehiatu ziren eta sailkapen bakarra egon zen; izan ere, Eskolarteko Boulder ligaxka hau jarduera mistoa da eta ez da sexuaren araberako sailkapenik ezartzen. Era berean, Aretxabaletan eta Tolosan aurtengo bi probak burutu ondoren, bi proben sailkapen orokorra egin zen eta diplomak banatu ziren kategoria ezberdinetako irabazleen artean.
Neskak eta mutilak ahalik eta gehien ahalegindu ziren, eta une oro adiskidetasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi.
0 Comments