Euskal Herriko Gailurrak

14 de February de 2024

Euskal-Nafarroako Alpinismo Federazioaren mendeurrenaren ospakizunen barruan, “Euskal Herriko Gailurrak” ekimena ospatuko da. Bertan, lurralde federazio bakoitzeko Zuzendaritza Batzordeak bere lurraldeko tontorrik altuena igoko du.

Egitasmo horren barruan, datorren martxoaren 16an, larunbata, GMFko Zuzendaritza Batzordeko kideek eta langileek Aketegiko gailurra igoko dute, Gipuzkoako tontorrik garaiena. Edozein lurraldetako mendizale guztiak eta elkarteetako arduradunak ekitaldi ireki honetara gonbidatuta zaudete. Asmoa eguerdi aldera gailurrera iristea da, ordutegi finkorik gabe, eta Mendeurreneko banderarekin argazki oroigarri bat ateratzea.

Eskerrik asko eta animatzen zareten guztiok ongi etorriak izango zarete,

Más noticias

0 Comments

Share This