XXXIII TRAVESÍA DE ESQUÍ DE LA FEDERACIÓN GUIPUZCOANA 2023

7 de March de 2023

IZEN-EMATEAK BETETA!

LEKUA: PONT D,ESPAGNE – OULETTES DE GAUBEko ATERPEA – VIGNEMALE – PONT DESPAGNE.
EGUNAK: 2023ko martxoak 11-12 (larunbata-igandea).

NORENTZAT: Gipuzkoako Federazioaren 2023ko eski zeharkaldia bi motatako eskiatzaile-alpinistentzat dago diseinatua.
A Taldeak .- Eskiatzen maila ona izan, egoera fisiko onean egon, eta mendian gero eta helburu handiagoak gainditzea gustatzen zaienak.
B Taldeak .- Eskiatzen hain maila ona ez izan, egoera fisiko hain onean ez egon eta mendiaz ematen duen lasaitasunez eta presarik gabe, irakasle baten laguntzarekin gozatzea gustatzen zaienak.
Hori dela eta, mendiko bi eski estiloei leku egitea erabaki dugu, eta bi ibilbide prestatu ditugu horretarako:
-. A Ibilbidea: maila hobea duten eskiatzaileentzat, luzeagoa eta zailagoa (A taldeak).
-. B Ibilbidea: laburragoa eta errazagoa gainerako eskiatzaileentzat (B taldeak).

OHARRA: Bi ibilbideak leku beretik irteten eta leku berera iristen dira; ibilbidearen zati batean elkartu egiten dira, eta aurrerago bitan banatzen dira.
Ibilaldi neurtu baten antzekoa da zeharkaldi hau, eta eskiatzeari nahiz egoera fisikoari dagokionez maila beretsuko kideekin batera irtengo dira partaideak; talde bakoitzak Gipuzkoako Goi Mendi Eskolako irakasle batzuen laguntza izango du.

PARTAIDEEN KOPURUA: Gehienez: 30 eta gutxienez: 15

EGITARAUA ETA IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

Martxoak 11, larunbata
-. 08:00. Pont d´Espagne-ko aparkalekuaren amaieran elkartuko gara eta taldeetan banatuko gara, mailaren arabera
-. 8:30 Irteera.

A MAILAKO TALDEA
Pont d´Espagne-tik (1.474 m) Cayan-go zubirantz abiatuko da; han HE norabidea hartuko du Pouey Trenous ibarrera igotzeko. Puntu horretatik igotzen jarraituko du, Peyrot-eko leporaino (2.617 m). Hortik Chabarrou-ko lakuraino jaitsi eta lakuaren hustubidea jarraituko du Gaube-ko ibarrera iritsi arte. Behin hara iristean, igoera labur baten ostean Oulettes Gaube-ko (2.150 m) aterpera iritsiko da gaua pasatzeko.
B MAILAKO TALDEA (kolore horiz mapan)
Pont d´Espagne-tik (1.474 m) Gaube-ko lakurantz abiatuko da, eta izen bereko ibarra igoko du gaua igaroko duen aterpera, Oulettes Gaube (2.150 m), iritsi arte.

Martxoak 12, igandea.

A MAILAKO TALDEA
-. 5:30 Gosaria
-. 06:00 Irteera
Oulettes Gaube-ko aterpetik (2.150 m) Hourquete Ossoue-ra (2.734 m) igoko da.
Hortik Ossoue-ko glaziarrera jaitsiko da, Bayssellance-ko aterpetik igarota. Behin hara iristean, glaziarrean barrena igoko da Vignemale edo Vignemale-ko Pique Longue (3.298 m) tontorrera iristeko.
Ondoren, ibilbide beretik Oulettes-eko aterperaino jaitsiko da, eta handik Gaubeko ibarrean barrena, aurreko egunean abiaturiko lekura (Pont d’Espagne-ra) jaitsiko da.

B MAILAKO TALDEA
-. 6:30 Gosaria
-. 07:00 Irteera
Oulettes Gaube-ko aterpetik (2.150 m) Hourquete Ossoue-era (2.734 m) igoko da.
Hortik, hegoalderuntz jarraituko du, Petit Vignemale-ko (3.032m) tontorrera igotzeko.
Ondoren, ibilbide beretik Oulettes-eko aterperaino jaitsiko da, eta handik Gaube-ko ibarrean barrena, aurreko egunean abiaturiko lekura (Pont d’Espagne-ra) jaitsiko da.
-. 14:00-15:30 Partaide guztiak (bi taldeak) Pont d´Espagne-ko aparkalekura iritsiko dira.

ORDEZKO PLANAK
Eguraldi txarra egingo balu, larunbatean bi taldeak, ohiko bidetik (B taldeen ibilbidea) igoko lirateke Oulettes Gaube-ko aterpera (2.150 m), eta igandean ere eguraldi txarrak jarraituz gero, aterpearen inguruko mendiren batetara igoko ginateke, ondoren igoerako bide beretik, Pont d´Espagnera jaisteko.

IZEN-EMATEKO KUOTAK

Inskripzioa: 70 € Pirinio Frantsesarekin Federatuak / 60 € Pirinio Frantsesa eta FEDMEarekin Federatuak / 100 € Ez Federatuak
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: TRAVE23

Prezioaren barne daude:
-. Ibilaldian parte hartzeko eskubidea.
-. Mendiko material teknikoaren (Arva, pala, sonda, pioleta, kranpoiak, kaskoa) mailegua.
-. Ostatua eta pentsio erdia (afaria eta gosaria) aterpean.

Prezioaren barne EZ daude:
– Joan-etorriak.
– Zeharkaldiko otorduak.

NORBERAK NAHITAEZ ERAMAN BEHARREKOA

– Zeharkaldietarako eskiak, bastoiak, foka larruak eta ez labaintzeko kutxillak.
– A.R.V.A., sonda eta pala.
– Kaskoa, pioleta eta botei egokitutako kranpoiak.
– Berokia, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak.
– Motxila, kantinplora, buruko linterna.
– Ibilaldian zehar mokadua egiteko jan-edanak.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: txartela pirineo frantsesa estaldurarekin eguneratua eduki behar dute (2023).
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan asteburuko asegurua dago.
• Aterpearen prezioaren beherapena jaso nahi duten Espainiako Mendi Federazioarekin (FEDME) federatuta daudenek nahitaez txartel dijitala (FEDME) eta nortasun agiria eraman beharko dituzte.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitaraua aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu arduraz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen-emateko orria betetzean eskatu beharko du.

ZEHARKALDIAREN ZUZENDARIA: Mikel Martiarena

TELEFONOA: 630 339 381

Más noticias

0 Comments

Share This