Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen urriaren 26an. Hainbat eragileei eta batez ere Irunera etorri ziren neska-mutilei esker jarduera arrakastatsua izan zen. 21 ikastetxeetako 305 neska-mutil, 240 gurasoek lagunduta, hau da 545 mendizale elkartu eta burutu zuten ibilbidea Iruneko inguruetako mendietan. Ibilbidea amaitu ondoren, partaideek festa giroan diplomak eta opariak jaso zituzten.
Mila esker Iruneko Herriari, dena bikain antolatu zuen Erlaitz Mendi Elkarteari, komunikabideei eta gurekin batera egon diren etxe laguntzaileei: Sua Edizioak, El Mundo de los Pirineos, Euskal Herria Liburuak eta DYA. Baina, benetako protagonistak eskola-umeak izan ziren, zalantzarik gabe.
















0 Comments